Bi kiroldegietan mantenu lanengatik ordutegiak aldatu dituzte
Azken Portu irailaren 5ean guztiz itxita egongo da, eta Artaleku irailaren 20 eta 21ean.
Jaiegun eta urteroko mantenu lanak medio, bi kiroldegiek ordutegi bereziak izango dituzte irailean zehar. Honako hauek dira tarte batez izango duen ordutegia:
Azken portu:
Irailaren 5ean instalazio guztia itxiko dute.
Igerilekuak eta spa, irailaren 1etik 15era, biak barne, itxita.
Fitness aretoa, irailaren 1etik 5era itxita egongo da; irailaren 6,8,9 eta 10ean 09:00etatik 14:00etara izango da ordutegia.
Artaleku:
Irailaren 20 eta 21ean kiroldegi guztia itxita egongo da.
Igerilekuak eta spa, irailaren 16tik 20era, biak barne, itxita.
Fitness aretoa, irailaren 19tik 23ra, biak barne, itxita. Aldiz, irailaren 6,8,9,17 eta 24ean 09:00etatik 14:00etara egongo da soilik zabalik eta 13:30eak arte erabilgarri.