'Gazteluzaharreko kantua' Amaia KZ-ra lekualdatu dute
Bihar hasiko da 1522ko batailaren omenezko kantugintza zikloa, eta euria aurreikusi dutelako oholtza lekua aldatu dute.
Ostiralean egitekoa den Gazteluzaharreko kantua emanaldia Amaia KZ-n egingo da azkenean 20:00etan, Junkal plazatxoan izan beharrean. Kalean egiteko eguraldia ez delako lagun izango hartu dute lekualdatzearen erabakia.