[Argazki galeria] Aurreikusi baino lehen bukatuko da 'Bidegurutzea' performancea
1.549 joan etorri falta ziren gaur goizean 9.812 bueltak osatzeko, eta beraz, gaur arratsaldeko 19:00etan kilometroak bete egingo dituzte.
Joan den igandean, Imanol Espinazo hendaiarrak, Bidegurutzea performancea hasi zuen Etorbidearen zubian, Melilla eta Irun arteko migrazio bidearen kilometroak irudikatzeko asmoarekin, abuztuaren 28tik irailaren 4erako epean. Afrikako hesitik Irungora 1.099 kilometro daude, eta hori osatzeko, 112 metroko zubian 9.812 joan etorri egin behar dira.
Espinazok helburua betetzeko zazpi eguneko epea behar zela aurreikusi zuen arren, gaur amaituko da. Erantzun handia izan du performanceak eta arratsaldeko 19:00etarako gelditu egingo dutela aurreratu du artistak sare sozialetan. Gaur goizean 1.549 joan etorri falta ziren xedea betetzeko.
Esate baterako, gaur goizean Tipi-tapa egitasmoaren bidez Nagusilan elkarteko emakume talde bat bertaratu da eta denen artean buelta bat eman dute. Maria Perez Tipi-taparekin dabil, 93 urte ditu, eta ohiko bidea beraiek ere ezin dutela egin salatzeko probestu dutela parte hartzea azaldu du.