Sute simulazioa egingo dute ospitalean asteazken honetan
Bidasoko Suhiltzaileak arduratuko dira simulazioaz eta ez duela eraginik izango pazienteengan baieztatu dute.
Bidasoa Ospitalean sute baten aurrean nola jardun ikasteko simulazioa egingo dute asteazken honetan 11:00etan, ospitaleratze solairuan. Ordubeteko iraupena izango du eta ez diola erabiltzaile eta pazienteei eragingo ziurtatu dute, horiek ere simulatu egingo baitituzte.
Helburua eraikineko autobabeserako eta ebakuaziorako sistemen segurtasuna egiaztatzea da batez ere eta Bidasoko Suhiltzaileak arduratuko dira simulazioaz.