Abesbatza zikloa, San Martzialeko bataila oroitzeko asmoz
Hiru kontzertu eskainiko dituzte irailaren 2, 16 eta 23ean San Martzialeko gudaren V. mendeurrena dela-eta.
San Martzialeko guduaren V.mendeurrena gogoratzeko hiru jardunaldiko kontzertu ziklo bat antolatu du Kultura arloak, Atzokoak abesbatza eta Albada Antzinako Musikaren abesbatzaren arduradunen laguntzarekin. Sarrera doakoa da eta eguraldi txarra eginez gero, Amaia KZ-ra lekualdatuko dute eta 20:00etan izango litzateke.
Zikloa ostiral honetan (irailak 2) hasiko da 22:00etan Junkal plazatxoan. Gazteluzaharreko kantua izenburua jarri diote lehen emanaldiari eta aipatutako koruez gain, Pedro Ballazek ere kolaboratuko du. Bertso eta ahapaldien bidez 1522ko ekainaren 30ean gertatutakoa kontatuko du itsu pertsonaia hartuko duen Jose Luis Toledanok.
Bigarren saioa irailaren 16an egingo da San Martzial ermitan, baita 22:00etan ere. Albada Antzina Musika abesbatzaren txanda izango da orduan. Kasu honetan, eguraldia ez bada lagun, ez dute aurreikusi lekualdaketa.
Hirugarren emanaldia irailaren 23an izango da Ama Xantalen ermitaren aurrean, eta Euskal Barrokensemble abesbatzak hartuko du musika egitearen ardura. Koro hau antzinako musikaren nazioarteko munduan txokoa egitea lortu duen taldea da.