GazteARTEan beka eska daiteke dagoeneko
35 urtetik beherakoei zuzendutako diru laguntza da, haur, nerabe eta gazteei buruzko gaiak jorratu ahal izateko.
Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko gaiak ikertzeko GazteARTEan ikerketa bekaren laugarren edizioa martxan da. Bekaren helburuak ekimen sortu berriak automatikoki garatzen laguntzea, ikertze lana bultzatzea eta akuilatzea gazteen artean daude. Horrez gain, udalak gazteen artean lan egiteko lerro berri bat ireki nahi du.
Diru laguntza hau urriaren 24a baino lehen eska daiteke, 35 urtetik beherakoei zuzenduta dago eta esleipena jasoko duenak 8.000 euroko aurrekontua izango du ikerketarako, 8 hilabetez erabiltzeko. Azken emaitza hainbat formatutan aurkez daiteke, esate baterako, proiektu gisa, prozesua bera edo ekintza bat.
Metodologiaren originaltasuna eta berrikuntza baloratuko dituzte, baita hausnarketarako prozesuak integratuta egotea ere, baldin eta gazteen esperimentazioa eta ikasketa bateratua ahalbidetzen badituzte. Era berean, Irungo gazteen parte hartze zuzen eta aktiboa daukaten proposamenekiko interes berezia dutela adierazi du udalak.
Bereziki interesgarriak dira ikerketa eta ekintza garatzeko momentuan Irungo gazteen parte hartze zuzen eta aktiboa daukaten proposamenak. Ezarritako metodologiaren originaltasuna eta berrikuntza baloratuko dira, bai eta hausnarketarako prozesuak integratzea ere, baldin eta gazteen esperimentazioa eta ikasketa bateratua ahalbidetzen badituzte.