'Bidegurutzea' performancea, Irunerainoko migrazio bidea irudikatzeko
Atzotik irailaren 4era arte Melilla eta Irun bitarteko 1.099 kilometroak egingo dituzte Etorbidearen zubian. Perfomance irekia da parte hartu nahi duen edonorentzat.
Atzo, Etorbidearen zubian Bidegurutzea performancea abiatu zuen Imanol Espinazo hendaiarrak. Melillako hesi eta Irun arteko 1.099 kilometroak irudikatuko ditu 3.360 joan-etorri eginez irailaren 4a bitarte. Kilometro guztiak irudikatzeko 9.812 joan etorri egin behar litezke baina horiek berak bakarrik ezin dituenez egin, dei egin die herritarrei denek batera kilometroak egitera.
Bada, migrazio bide luzea irudikatu eta Bidasoko hesia salatuko dute: “Frantziako Poliziak egunean 24 orduz zaintzen duen oinezkoentzako zubia, beste hesi bat emanez, bertatik muga zeharkatzea argiki galarazten duena”.
Performancea parte hartzailea da, eta hortaz, bertaratzen den edonork egin ditzake nahi haina buelta. Ondoren, bertako dokumentu batean jasotzen ari dira bakoitzak egindako kilometroak. Lehen egunean Irungo Harrera Sarearen babesa jaso zuen ekimenak eta harrera beroa egin zioten.