Bi urteren ondoren, adinekoek herri bazkariaz gozatuko dute
Irailaren 1ean eta 2an Adinekoen Omenaldi bazkarian parte hartzeko ticketak salgai ipiniko dituzte Itsas Etxean.
Aurten Hondarribiko jaiak ospatzearekin batera, herri bazkariak bueltan izango dira. Hori horrela, irilaren 10ean Adinekoen Omenaldi bazkaria antolatu dute. Bertan 65 urte beteta dituztenek eta Hondarribian erroldatuta daudenek parte hartuko dute.
Aste honetan bertan bazkariko txartelak herritarren eskura ipiniko dituzte. Ostegun eta ostiralean Itsas Etxean banatuko dira, bi txandetan: 10:00etatik 11:00etara (2019an bazkarira joan ez zirenentzat) eta 11:00etatik 12:00etara (gainontzekoentzat).
Ticketak eskuratzeko NANa aurkeztu beharko da eta pertsona bakoitzak gehienez bi txartel erosi ahal izango ditu.
Informazio gehiago 943111291 (Gizarte Zerbitzuen Saila) eta 943640488 (Kasino Zaharra) telefonoetan.