Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria omenduko dute astelehenean
Gonzalo Carrion izango da astelehenean hiriko bandera parrokiara eramatearen arduraduna.
Astelehenean Andre Mariaren jasokundearen eguna da, eta urtero bezala, meza nagusia ospatzerakoan hiriko badera udaletxetik Eliza Nagusira (Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Eliza) eramango dute. Aurtengo arduraduna Gonzalo Carrion udal zinegotzia izango da, beti ere alkatearekin eta gainontzeko zinegotziekin lagunduta.
Irailaren 8ra arte elizako presbiterioan egongo da.
Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da.