Jaietan txosna bat eskatzeko epea zabalik
Datorren astean (hilak 18 ) itxiko dute eskakizunak egiteko epea. Interesdunek Udaletxeko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute eskaera.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/08/txosnak-bentan.jpg)
Zabalik dago dagoeneko Hondarribiko Jaietan txosna bat ezartzeko eskakizunak egiteko epea. Interesdunek Udaletxeko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute eskaera, hilaren 18a (eguerdiko 13:00ak) baino lehen.
Urtero bezala txosnak Benta Zaharrean ezarriko dituzte.
Zozketa jendaurrean egingo da Udaletxeko Areto Nagusian hilaren 19an, 13:30ean, eta bi txosna esleituko dira.