Hondarribiko Jaiek badute irudia
'Ikono izkutuak' Jose Angel Ligero Martinezen aurkeztutako kartela izan da Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea.
Jose Angel Ligero eta Juan Luis Silanes gaur goizean. Gaur goizean Hondarribiko Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea ezagutarazi dute. Bertan izan dira Jose Angel Ligero (irabazlea) eta Juan Luis Silanes Kultur zinegotzia. ‘Ikono izkutuak’ kartela izango da aurtengo jaietako irudia; zuri, gorri, beltz eta urdin koloreez osatua.
Epaimaia Idoia Seijok, Jonan Basterretxeak, Javier Sagarzazuk, Javier Sanzek eta Javier Panizok osatu dute.
Guztira bederatzi lan aurkeztu dituzte eta hilaren 22tik irailaren 15era Arma Plazan egongo dira ikusgai.
Lehiaketa
- Irabazlea: Jose Angel Ligero ‘Ikono izkutuak’
- Bigarren tokian: Gorka Goikoetxea Oronoz ‘Hatxe’
- Hirugarren tokian: Ines LAcasta Aranburu ‘Alardea 2022’

