Ikuskizuna hastear da
Bihar ekingo diote festibaleko lehen partidari. Slama Jai Alai Wold Tourrerako puntuagarria izango da.
Hondarribia Grand Slam hastear da. Bihar arratsaldean Goikoetxea eta Zabala, Beaskoetxea eta Lekeriken aurka lehiatuko dira. Partida honen aurretik, eta festibalari hasiera emateko, bi gazteren partida izango da; Basterra eta Zugaitz, Aaron eta Undaren aurka lehiatuko dira.
Honakoa urteko patidarik “onenetarikoa” izango dela azaldu dute Jai Alive Zesta Puntatik. Goiko “erritmoa” hartzen ari baita, Zabalak emaitza onak lortu ditu, Lekerika “sendo” itzuli da izan zuen lesiotik eta Beaskoetxea “balio” segurua da.
Ostiral honetan 20:00etan hasiko da slameko partidua Jostaldi pilotalekuan. Slama Jai Alai Wold Tourrerako puntuagarria izango da. Sarrerak Jostaldin bertan edo Everbriteren webgunean.