'Maria Elena Arizmendiren erretratua' Xabian ikusgai
Enrique Albizuk marrazturiko koadroa Irungo Udalaren jabetzakoa da. Abuztutik irailera bitarte Xabian egongo da ikusgai 'Balenciagaren mendea' erakusketan.
Xabiako Udalak Cristobal Balenciagaren bizitzaren inguruko erakusketa prestatu du uda honetarako, ‘Balenciagaren mendea’ deiturikoa.
Erakusketan, Balenciagaren ibilbide profesionaleko lanez gain, beste disziplinetatik ekarriak diren lanak bildu nahi izan dituzte eta horien artean kokatzen da Irungo udalaren jabetzakoa den koadroa.
‘Maria Elena Arizmendiren erretratua’ koadroan, Maria Elena Arizmendik Cristobal Balenciagaren soineko bat darama. Enrique Albizu margolariaren lana da eta xehetasun osoz marraztu zuen. Hori dela-eta, hi honetan (irailera bitarte) Xabian egongo da ikusgai beste hainbat lanekin batera.