Jasone Mitxelena: "Asteburua oso pozgarria izan da"
Bi jardunalditik bi irabazi dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek asteburuan. Horietako bat etxeko bandera preziatua. A taldeko gizonezkoek, ordea, kolpe latza jaso dute asteburuan.
ETE Liga
Asteburu borobila izan da Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlarientzat. Bitik bi jardunaldi irabazi dituzte asteburuan. Horietako bat etxean.
Ondarroan eta Hondarribian jokatu ziren ETE Ligako 10. eta 11. jardunaldiak. Hondarribiak bi banderak eskuratu zituen, Hibaika aldiz, bigarren izan zen bi egunetan.
Ama Guadalupekoa ontziko emakumeek ez zuten emaitza borobil hau eskuratzea espero, “azken aste hauetan oso tendentzia eta dinamika ona hartu dugu. Bagenekien aukerak izango genituela, baina ez genuen emaitza hau espero” azaldu du Jasone Mitxelena aurrekalariak. Jokaturiko bi estropadak itsasoa izan ziren, eta horietan, “oso gustora” sentitu ziren berdeak.
Bi bandera eskuratzeari etxeko bandera eskuratzeak dakarren ilusioa gehitu behar zaio. “Azken urteetan ez dugu etxean paper on bat egitea lortu, eta beraz, guretzat oso pozgarria izan zen. Ilusio handia egin zigun. Oso gustura sentitu ginen egindako paperarekin”.
Lau estropaden faltan liderrak dira Hondarribiarrak. Hibaika 3 puntura dute, orain arteko errentarik handiena. Deustu, berriz, (sailkapen orokorrean hirugarrena), 19 puntutara. Hibaikak aldiz, 16 puntutara ditu bilbotarrak. Hori dela eta, EuskoTren Ligara igoera nahiko bideratuta dute Oarso Bidasoko bi ordezkariek. “Entrenatzaileak urte hasieran ipini zuen helburua igoera hori ziurtatzea izan zen eta badirudi gutxi gora behera lortu dugula. Taldea oso pozik dago eta uste dut horrek gogo eta indar gehiago emango digula geratzen diren estropadetan paper on bat egiteko” gaineratu du oiartzuarrak.
Elkartea | Puntuak | |
---|---|---|
1º | HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | 91 |
2º | HIBAIKA JAMONES ANCIN | 88 |
3º | DEUSTO BILBAO | 72 |
4º | DELTECO ZUMAIA | 65 |
5º | ONDARROA CIKAUTXO | 55 |
6º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 48 |
7º | HERNANI MITXELENA | 42 |
8º | CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN | 20 |
9º | PORTUGALETE | 14 |
Eusko Label Liga
Hondarribia Arraun Elkarteko mutilentzat ordea, asteburua ez zen espero bezala irten. Etxean bigarren egin eta kolpe handia jaso zuten, Getarian, hurrengo egunean (10.nak izan ziren).
Larunbatean etxean aritu ziren, eta bandera eskuratu ez bazuten ere, estropada polita burutu zuten zaleen aurrean. Hurrengo egunean heldu zen ezbeharra. Estropadaren buru zirela (Urdaibai ontziarekin lehia bizian) estriborretik eman zuten bigarren ziaboga. Une hartan bertan aukera guztiak galdu zituzten. Hala ere, Ama Guadalupekoak bizi-bizirik jarraitzen du ligaren titulua eskuratzeko lehian. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan dira, Bermeotarrengandik eta Donostiarrengandik (128 puntutara berdinduta daude) hiru puntutara.
1 | BERMEO URDAIBAI | 128 |
---|---|---|
2 | Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 | 128 |
3 | Matrix Hondarribia | 125 |
4 | ORIO ORIALKI | 115 |
5 | GETARIA | 76 |
6 | KAIKU BEREZ GALANTA | 73 |
7 | ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA | 63 |
8 | LEKITTARRA ELECNOR | 52 |
9 | CR CABO DA CRUZ | 51 |
10 | ONDARROA CIKAUTXO | 46 |
11 | ITSASOKO AMA-SOTERA | 44 |
12 | CLUB DE REMO DE ARES | 34 |
KAE1 Liga
Hondarribia Bk estropada bakarra izan zuen asteburuan. Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariek estropada bikaina egin zuten etxeko uretan, inork nahi ez zuen lehen kaletik. Beren txandan bigarrenak izan ziren, Castrorengandik 15 segundotara. Orotara 6. izan ziren eta 7 puntu eskuratu zituzten. Sanpedrotarrak, KAE1 Ligako liderrak, bigarren izan ziren. Sanjuandarrak, berriz, laugarren. Estropada Pedreña ontziak irabazi zuen 20:46,75 denborarekin.
Elkartea | Puntuak | |
---|---|---|
1º | SANPEDROTARRA | 105 |
2º | ARKOTE SEGUROS BILBAO | 97 |
3º | S.D.R. PEDREÑA | 96 |
4º | SAN JUAN | 90 |
5º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 81 |
6º | DELTECO ZUMAIA | 60 |
7º | MATRIX HONDARRIBIA | 60 |
8º | CASTRO BRUNO SAEZ | 59 |
9º | DEUSTO BILBAO | 48 |
10º | CAMARGO CUEVA EL PENDO | 38 |
11º | ORIO ORIALKI | 28 |
12º | BUSTURIALDEA | 18 |
KAE2 Liga
Oso asteburu ona egin zuten Hibaika Arraun Elkarteko gizonezkoek. Larunbatean, Ondarroan, laugarrenak izan ziren. Bigarren txandatik ezusteko garaipena eskuratu zuten mutrikuarrek, Lapurdiri denboraldiko lehen garaipena lapurtuz. Igandean, berriz, etxean jokatu zuten errenteriarrek. Bigarren izan ziren, garaipenetik lau segundotara.
Trintxerpe-Illunbe azkena izan zen asteburuko bi jardunaldietan.
Elkartea | Puntuak | |
---|---|---|
1º | LAPURDI ANTTON BILBAO | 80 |
2º | DONOSTIARRA | 62 |
3º | HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK | 57 |
4º | PORTUGALETE | 53 |
5º | MUTRIKU | 52 |
6º | ASTILLERO | 39 |
7º | IRC SANTOÑA | 29 |
8º | CASTRO MARINERA | 24 |
9º | TRINTXERPE | 9 |