Ikuskizuna Gizonezkoen I. Gipuzkoako Pentatloi Txapelketan
Andoni Iruretagoienak 25minutu eta 44 segundo behar izan zituen Gipuzkoako txapela eskuratzeko. Irungo Urdanibia plazan giro aparta sortu zen.
Atzoko egunez, Euskal Jiraren programazioaren barruan burutu zen Gizonezkoen I. Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa. Bertan bost proba gauzatu zituzten lehiakideek: Harri jasotzea (hogei altxaldi 100 kg-ko harri biribilari), giza proba (bi plaza 400 kg-ko harria arrastaka –plaza bakoitza 24 m ingurukoa da–), aizkolaritza (45 ontzako bi enbor eta 54ko bat), txingak (lau plaza 50 kg-ko txingak eskuetan), eta korrikaldia (2 km).
11:30etanekin zioten lanei zazpi partehartzaileek. Probaren irabazlea Andoni Iruretagoiena izan zen. 25 minutu eta 44 segundo behar izan zituen proba guztiak amaitzeko. Bigarren Xabier Zaldua izan zen (26’41”) eta hirugarren Julen Gabirondo urnietarra (28’57”).
Sailkapena
- 1. Andoni Iruretagoiena (25’44”)
- 2. Xabier Zaldua (26’41”)
- 3. Julen Gabirondo (28’57”)
- 4. Iñaki Errazkin (29’32”)
- 5. Joseba Otaegi (29’48”)
- 6. Jagoba Otaegi (33’12”)
- 7. Aratz Mugerza (34’24”)