Parte hartzaile guztiak hautatuta
Arbe eta Lekue arituko dira datorren ostiralean Hondarribia Grand Slam txapelketan. Atzoko egunez Master sailkapen finala irabazi zuten.
Atzoko egunez jokatu zen zesta punta Master sailkapeneko finala Jostaldi pilotalekuan. Arbe eta Lekue Hormaetxea eta Aimaren aurka aritu ziren. Partida nahiko berdinduta hasi bazen ere, Arbek eta Lekuek aurre hartu zuten lehen set-ean. Bigarrenean Hormaetxeak eta Aimarrek aurrea hartu zuten. Baina Arbek eta Lekuek egoerari buelta eman eta slamean parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Emaitza honakoa izan zen: 0-2 (8-15, 13-15). Partidak 66 minutu luze iraun zituen.