Idoia Karrera eta Ainhoa Moron txapeldunak
Xanistebanen Baserritar Egunean Binakako Pala Txapelketa irabazi zuten hondarribiarrek.
Idoia Karrera eta Ainhoa Moron. Atzo arratsaldean, Xanistebanen laugarren egunean jokatu zen binakako pala txapelketa. Kontzejupean 19:30ean ekin zioten emakumeen txandari. Bertan izan ziren Hondarribiko bi jokalari: Idoia Karrera eta Ainhoa Moron.
Lehenik finalerdiak jokatu zituzten, Karrera eta Moronek Mitxelena eta Mujika izan zituzten aurkari. 30-21 irabazi zuten hondarribiarrek.
Azkenik, Nerea eta Jaioneren aurka jokatu zuen finala eta baita irabazi ere. Era honetan, 2022ko Xanistebanetako Bikanako Pala Txapelketaren txapeldun bilakatu ziren.

