Udako lehen zesta punta finala, gaur
Arbe eta Lekuek, Hormaetxea eta Aimarren aurka jokatuko dute Jostadi pilotalekuan. Hondarribiko Gand Slamean parte hartzeko txartela eskuratuko du gaur irabazleak.
Gaur jokatuko da udako lehen zesta punta finala. Jostaldi pilotalekuan 20:00etan hasiko da Master sailkaeneko partidua. Arbe eta Lekue, Hormaetxea eta Aimarren aurka arituko dira. Biak ala biak, aldez aurretik jokatu zituzten finalerdietako garaileak dira.
Gaurkoan ez da txapela lehian izango, Hondarribia Grand Slamean parte hartzeko txartela baizik. Datorren astean (hilak 12) emango diote hasiera Hondarribia Grand Slam Txapelketari. Bertan 5 bikotek parte hartuko dute.
Sarrerak Jostaldi Pilotalekuan egunean bertan edo webgune honetan eskuratu ahal izango dira.