Txiplao industrialdearen inguruneko egokitzapen lanak martxan
Besteak beste, Txiplao eta Muliate espaloi bidez lotu, autoen aparkalekua berrantolatu eta galtzada berrasfaltatuko dute.
Kalez kale Hondarribia hobetzen programa aurrera doa. Aste honetan bertan hasi dituzte Txiplao Industrialguneko egokitzapen lanak.
Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, honako lanak egingo dituzte: Oinezkoen ibilbideari lehentasuna emango diote, hala, Txiplao eta Muliate espaloi baten bidez lotuko dituzte. Horrez gain, autoen aparkalekua berrantolatu eta galtzada berrasfaltatuko dute.
Egokitzapen lanekin ibilgailu, oinezko eta txirrindularien erosotasuna eta segurtasuna bermatuko dute.