Santiagotarrakeko eslaloneko kirolariak sasoi betean
Klara Olazabal, Ander Elosegi eta Joan Crespo finalerdietan geratu ziren pasa den asteburuan Munduko Eslalon Txapelketan.
Pasa den asteburuan Aurgsburgen (Alemania) izan ziren Klara Olazabal, Ander Elosegi eta Joan Crespo, bertan jokatu baitzen Munduko Eslalon Txapelketa. Olazabal C1 eta Extrem modalitateetan lehiatu zen, Elosegi C1ean eta Crespo K1-en eta Extrem-en. Hirurak finalerdietaraino iritsi ziren. Finala jokatzeko lehen hamarren artean sailkatzea beharrezkoa zen; Klara Olazabalek 17. amaitu zuen, Ander Elosegik 28. eta Joan Crespok 37. (ate bat saltatu ostean). Hurrengo hitzordua hilaren 17 eta 28an izango dute Paraben-en, Munduko Kopako laugarren proban.
Bestalde, Javier Arruabarrena gaztea Europako Junior eta 23 urte azpikoen Eslalon Txapelketan lehiatuko da datorren hilaren 10etik 14ra, Ceske Budejovice-n (Txekia). Arruabarrenak uztailaren 17 eta 18an Sort-en (Lleida) eskuratu zuen Europako Kopan lehiatzeko txartela.
Azkenik, joan den asteburuan Santiagotarrakeko gazteak lehenak izan ziren Gazteen Eslaloneko Espainiako bigarren kopan taldekako sailkapenean. Hortaz gain, indibidualki ere oso emaitza onak eskuratu zituzten. Bost dominekin itzuli ziren: lau urre eta brontzezko bat. Maria Garciak garaipen bikoitza eskuratu zuren K1 eta C1 modalitateetan, Ainara Azanza eta Lauren Lacabanne hasiberriek ere urrea eskuratu zuten K1ean, eta Haizea Celaya (haurren kategorian) K1 modalitatean hirugarren izan zen.