Artisau produktuak kalera aterako dituzte
Larunbatean Kai Fest bueltan izango da Kai Marketekin. Eskuz-lan elkarteko artisauek beren postuak ipiniko dituzte Kirol Kaiko pasealekuan.
Kai Market, artisauen azoka, larunbatean izango da Hondarribiko Kirol Kaian. Honakoa Kai Festen bigarren market-a izango da. Lehenengoan bezala Eskuz-lan artisau elkarteko artisauak izango dira bertan beren produktu natural eta bereziak eskaintzen. Azoka eguerdiko 12:00etan hasiko da eta arratsaldeko 20:00etan emango diote amaiera.