Mendeurrena ospatzen
Irungo bizilaguna da Juana Gutierrez Gonzalez. Joan den ostiralean, uztailaren 29an, ehun urte bete zituen.
Joan den ostiralean, uztailaren 29an, ehun urte bete zituen Irungo bizilaguna den Juana Gutierrez Gonzalezek. Haren familiarekin eta zaintzaileekin batera ospatu zuen urtebetetze berezia.
Mendeurrena ospatzeko, Jose Antonio Santano alkateak keinu bat egin nahi izan zion. Hori dela-eta opari bat jaso zuen Gutierrezek. Covid19-aren murrizketak direla-eta alkateak ezin izan zuen bertaratu.