Los Viajes de Aspasiarekin Burdeos, artearen hiria, bisitatuko dute
Irteera irailaren 11an izango da, Maria Jose Noainen gidaritzapean. Izen ematea zabalik dago hilaren 29ra arte.
Los Viajes de Aspasia Maria Jose Noain historialariak ‘Viajar a la carta’rekin batera antolatutako egitasmoa da. Oraingo honetan Burdeos hirira egun osoko bidaia antolatu dute.
Burdeosen Rosa Bonheur margolariaren behin behineko erakusketa bisitatuko dute, bai eta Arte Ederren Museoa ere. Azken honetan Rubens, Delacroix edo Matisse artisten lanez gozatu ahal izango da. Museoak bisitatzeaz gain, Burdeos hiritik paseotxo bat emateko aukera egongo da, ordutegiak errespetatzen badira.
Bisitak Maria Jose Noainek berak gidatuko ditu. Irteeraren prezioa bidaiari kopuruaren araberakoa izango da: 20 pertsonako taldea bada 105 eurokoa izango da. 25 pertsonakoa bada, berriz, 96 euro.
Irteera irailaren 11an izango da. 07:00etan Donostiako Autobus geltokitik irten eta ondoren, 07:30 aldera irtengo da Irundik (Fermin Calbeton-San Juan geltokitik).
Dagoeneko izen ematea irekita dago eta hilaren 29ra arte egin ahal izango da; mezu edo telefono bidez (636022704). Informazio gehiago hemen.