Ia 190.400 euro inbertitu ditu udalak udaltzainen autoak berritzeko
Lau urtez errendatuta izango dituzte ibilgailuak, eta denbora horretan 3.400 euro inguru ordainduko ditu hilabetero udalak.
Irungo Udaltzaingoarentzat udalak eskuratu berri dituen ibilgailuen aurkezpena egin dute gaur goizean Udaltzaingoaren ordezkari Cristina Labordak eta Mugikortasun eta Garapen Jasangarriaren ordezkari Borja Olazabalek. Hiru hibrido entxufagarri dira.
Kotxe berriek aurrekoak erretiratzeko aukera emango dute, 180.000 eta 282.000 kilometro bitarteko eta 8 urtetik gorako bizia dutenak baitira horietako batzuk. Berriak, hibrido entxufagarriak dira, eta lehiaketa bidez eskuratu ditu udalak, errentamendu erregimenean.
Ibilgailuak renting modalitatean eskuratu dira, eta orotara 190.396,96 euroko inbertsioa suposatuko dute. Lau urtetarako sinatu du kontratua udalak, eta denbora horretan 3.399,81 euro ordainduko dituzte hilero (1.133,27 euro ibilgailu bakoitzeko), erregaia kontuan hartu gabe.