Hormaetxeak eta Aimarek jokatuko dute Master sailkapeneko finala
Ostiral honetan Arbe-Lekueren aurka lehiatuko dira. Finaleko irabazleak Grand Slamean parte hartzeko txartela eskuratuko du.
Hormaetxea eta Aimar, Olha eta Del Rioren aurkako finalerdia. Jostaldi pilotalekuan finalerdien bigarren partida jokatu zen joan den ostiralean; Hormaetxea eta Aimar, Olha-Del Ríoren aurka. Lehia oso estua izan zen hasieratik bukaerara arte. Bi seten ondoren, 15-12 eta 15-13 puntutara berdinduta zeuden. Hori dela eta, berdinketa hausteko beste set bat jokatu behar izan zuten, honakoa Hormaetxeak eta Aimarek 5-3 irabazi zutelarik.
Ostiral honetan Arbe-Lekueren aurka lehiatuko dira, beraz (aurreko finalerdien irabazleen aurka). Finaleko irabazleak Grand Slamean parte hartzeko txartela eskuratuko du.

