Arma Plaza sortzailez beteko dute bigarrenez
Laugarren topaketa honetan 28 sortzailek eta hiru musika taldek parte hartuko dute.
Katea Fest bi larunbatero egiten den sortzaileen azoka da eta oraingo honetan 28 sortzaileren lanak bilduko ditu. Ohikoa den bezala, zuzeneko musikak girotuko du azoka.
Sortzaileak honakoak izango dira: Leire Berakari, Telmo Iridoy, Miriam Loidi, Micrisantelmo, Nagorego, We are mer, Raquel Rodriguez, BaRock jewlery, Le muguet deco, Be diferent vintage, Aiuma, 35MM postcards, Nagore Osa Arzuaga, Soulsu, Matrape, Txandramama, Noess, Iñigo Cerdan, La guillotina, La siñora, Helena Benet, Bale urdina, Bihurri, La mujer bala, Naiara Goikoetxea, Decastekart, Irune Izer, eta María José Mora.
16:00etan Nago eta nik taldearen kontzertuarekin emango zaio hasiera azokari. Ondoren, 17:3oean Krin taldearen txanda izango da eta egunari amaiera emateko 19:00etatik 22:00etara Selector don Loope DJa arituko da.
Katea Fest azoka babes handia jasotzen ari den azoka da, Hondarribiko Udala, Eroski, Pilocybenea, Itxola, Bidasoa Basque Brewery, Peccato, Posidonia, Julia Lasa Studio, eta Viv Vintage.