Ez gaude oporretan
Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAk martxan jarraituko du.
Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAK lanean jarraituko du. Askorentzat oporretara joateko hilabetea izan arren, egitasmoak ez du atsedenik hartuko. Oarsoaldeko eta Bidasoko webguneak albiste, elkarrizketa, erreportaje bidez elikatzen jarraituko dugu.
Horrez gain, argazki galeriak ere izango dira, eskualdeko ekitaldiei jarraipen berezia eginaz. Orain arte egin dugun moduan, interneteko jarioak ez du etenik izango.
Astekariak geldiune txiki bat izango du, baina irailaren 2an harpideek berriro ere buzoietan jasoko dute.
Egon adi gure webguneei eta sare sozialei (Facebook, Twitter eta Instagram).
Abuztuan ere zu non, gu han!