Arratsaldeko 17:00etan abiatu da Hendaiako porturantz ontzia eta bertan harrera egingo diete arraunlariei ekitaldi batekin.
Juanita Larando ontziak utzi du Irun eta horren arduradun izan dira Ndank Ndank elkarteko 18 kide. Irungo Harrera Sarearen babesa jaso dute, baita SOS Arrazakeriak eta Emaus Fundazioarena ere. Hendaiara iritsiko dira eta bertan harrera ekitaldia egingo dute.
Abdoulaye Gueye Ndank Ndank elkarteko ordezkariak mugan dagoen kontrol arrazistak eta hori pasa nahian hil direnak eta gero edonork duela kausan inplikatzeko arrazoiak azaldu du. “Edozein pertsona mugi behar litzateke hemen gertatzen denagatik: bizitza arriskatu behar dute migratzeko hemen eta asko hil egin dira. Oso larria da hori eta jendeari dirudi ez zaiola axola. Onargarria eta normala dela dirudi”.
Nor den heriotza horien erantzule galdetu du Guayek. Arazo honi aurre egiteko soluzioak badaudela eta nahi direnenean aplikatzen direla azaldu du, ukrainar errefuxiatuei azkar ireki zitzaiela ateak azalduz: “Hori ongi dago eta denek giza eskubide berdinak eduki behar genituzke”.
Irunen egoera ez da aldatu: kontrol arrazistak daude eta Irungo Harrera Sareak bere jarduna egiten dirau. Dena den, Irungo Udalak urrats batzuk eman dituela jakinarazi du Ion Aranguren sareko kideak adieraziz egunero daudela gizon dublinatuak kalean geratzen Gurutze Gorrian sartzen utzi ez dietelako baina udalak Zubian sartzen uzten ari diela azaldu du.
Gurutze Gorriak arrazoirik gabe erabakitzen duela dublinatuta dagoen nork erabil dezakeen baliabidea eta nork ez salatu du Arangurenek.