Prekarietatearen aurka egin dute protesta, Irunen
Eskualdeko dozenaka langile elkartu dira; artean, soldata arrakala, KPIaren mailaren azpiko kontratuak edo behin-behinekotasuna salatzeko.
Gaur, ELA sindikatuak eskualde mailako protesta ekimena antolatu du, prekarietatearen aurka. Eguerdian, Irungo San Juan plazatik abiatu da manifestazioa, eta bertan egon dira Hondarribiko udal garbitzaileak zein Irungo Pasquier Recondoko langileak. Dozenaka elkartu dira, Kolon pasealekua gurutzatu eta Mendeluraino iritsi den protestan.
Manifestazioak zenbait aldarri izan ditu. Besteak beste, KPIaren mailako soldata igoera, 1.200 euroko gutxieneko soldata, behin-behineko kontratuen amaiera, lan osasun arazoen salaketa edo soldata arrakala.
Behin manifestazioa amaituta, antzerkia eta paellada egin dute Irungo Zabaltza plazan. HITZAk eguerdiko manifestazioaren zenbait irudi jaso ditu, eta jarraian ageri dira: