Dies Oiassonisen harira, etenaldiak San Juango igogailuan
Asteburu honetako hiru egunetan igogailuaren zerbitzuak etengo dira zenbait orduz; eguerdi eta arratsaldez, batik-bat.

Dies Oiassonis erromatar jaialdiaren ondorioz, eta batik bat San Juan plazan egingo diren zirku erromatarraren erakustaldiak eta erromatar afaria direla eta, Jesus kalea eta San Juan plaza lotzen dituen igogailua itxita egongo da asteburuko une batzuetan. Zehatz mehatz, ordu tarte hauetan egongo da itxita, gaurtik hasita:
- Uztailak 15, ostirala: arratsaldeko 17:45etatik 19:15etara eta 21:15etik 23:30etara.
- Uztailak 16, larunbata: arratsaldeko 17:45etatik 19:15etara eta 21:45etatik 23:15etara.
- Uztailak 17, igandea: eguerdiko 12:45etatik 14:15era.
Era berean, udalak kartel bat jarri du igogailuan bertan, etenaldien berri emateko.