Bidegorria Nafarroa hiribidera luzatzea proposatu du EAJk
Goranzko eta beheranzko norantzentzat egin ditu proposamenak. Bestela, Junkal plazan lur azpiko aparkalekua eraikitzea proposatu du ere.
Irunen erdigunetik bidegorri bat igaro dadin, proposamen berria egin du EAJk. Izan ere, Kolon igarobidea igaroko zuen bidegorri baten sorrera proposatu zion udal taldeak gobernuari, eta 2021-2025 PMUSen sartzeko eskatu ere. Orain, horren jarraipen eta hiri azpiegituraren egokitzapenerako, Nafarroa hiribiderako bi proposamen egin ditu EAJk, txirrindulariei begira. Alde batetik, gorako norantzan, bide propioa eraikitzeko proposamena egin dute; eta beheranzkoan, lehentasuna izango lukete txirrindulariek, bide nagusian (albisteko irudian ikusi daitekeen moduan).
Bestalde, Junkal eliza eta plazaren inguruen egokitzapenak aintzat hartuz, bertako 6o TAO aparkalekuen ezabapena konpentsatzeko, lur azpiko aparkalekua eraikitzea proposatu du EAJk. Aparkaleku horrek 70 aparkaleku izatea proposatu du udal taldeak.
Dena den, hiri azpiegitura zenbait proposamen teknikotara egokitu daitekeela kontuan hartu dutela adierazi dute, eta egokitzapenak bestelakoak izan daitezkeela.