Juanjo Etxabegurenen margolanak, bihartik, Kabigorrin
Irailaren 30era arte egongo da erakusketa ikusgai.
Bihartik aurrera, udako erakusketa jarriko dute martxan Kabigorrin: Juanjo Etxabegurenen margolanak. Etxabeguren irundarra da, 1961ean jaioa, eta ume nahiz gazte denboran Gaspar Montes Iturrioz eta Carlos Arrekubietarekin ikasi ondoren, margolari autodidakta da.
Hona Etxabegurenek bere erakusketaz esan duena: “Mendira noan bakoitzean, gure lege zaharrak eta lurra arnasten ditut, baita gure zuhaitzak, ibaiak, baserriak eta paisaia guztia. Gero, tailerraren bake giroan, denboraz harago, egunero sentitzen dut sormenaren magia. Koadroak islatzen duena ez da errealitatea, baizik eta gure arbasoekin batzen gaituen betiko loa. Kultura bera”.