Errugbia hondartzara bueltatuko da
Larunbatean Euskadiko, Burgoseko, eta Ipar Euskal Herriko 15 talde lehiatuko dira Hondarribia Beach Rugby txapelketan.
Larunbatean Hondarribia Beach Rugby txapelketaren V. edizioa egingo da Hondarribiko hondartzan. Guztira Euskadiko, Burgoseko, eta Ipar Euskal Herriko 15 talde lehiatuko dira. Goizeko 10:30etan emango diote hasiera txapelketari arratsaldeko 15:00ak arte.
Txapelketaren bitartean errugbi inklusiboaren jardunaldi bat egingo da eta txikitxoek puzgarriez gozatu ahal izango dute. Partidaren ondoren DJ Asunciok girotuko du hondartza.
Honako taldeek parte hartuko dute:
Gizonezko seniorren kategorian zazpi talde izango dira: Txingudi Warriors, Keler, Mena’s, Asurren lagunak, Orereta RB, Txikineta eta Ahari Beltzak Baba. Emakumezko seniorren kategorian lau: Txingudi, Mungia, Arrasate eta Gaztedi. Eta beteranoen kategorian bost talde: Bera Bera Gurdizaharrak, Mungiako Torpedo Gorria, Pena Touch eta Arrasate eta Gaztedi batzen dituen taldea eta Txingudi eta Burgos batzen dituena.
Txapelketa Zaisak, Biok, Dinuyk, App informatikak, Pasquierek, Aurreratu elkarteak, Ipardis Bascogelek, Txinzerek, Amstelek, Basque tabernak, Cuétarak eta Artiachek babestu dute. Halaber, Hondarribiko Udalaren laguntza izan dute proba antolatzeko. Kartela, berriz, Judas Arrietak diseinatu du.