Santiagotarrak bikain, Euskadiko Pista Txapelketan
43 domina eskuratu dituzte Legutioko zingiran: 23 urrezko, bi zilarrezko eta 8 brontzezko.
Santiagotarrakeko ur lasaietako piraguistek lan biribila egin zuten joan den igandean Legutioko zingiran: 43 domina eskuratu zituzten, urrezkoak 23, zilarrezkoak 12 eta brontzezkoak 8. Piraguistek 500 metroko ibilbidea egin behar zuten, eta K1, K2 edo K4n lehiatzeko aukera zegoen.
Taldekako sailkapenean, Santiagotarrak lehenengo geratu zen, Pasaia Kayak (15 domina) eta Barrika Piragua Taldearen (3 domina) aurretik.
Datorren asteburuan, Trasonan (Asturias), Espainiako Sprint Txapelketa jokatuko dute.
Bestalde, arraunean, Santiagotarrakeko Gazte eta Beteranoen mailetako taldeak. Emaitzarik onena bi laugarrengo postu izan ziren zortzi lemazainarekin kategorian, kadete mutiletan, eta scull bikoitzean, gazte mutiletan.