Melillako sarraskia irudikatu zuten Sorturekin batera egindako deialdian. Gipuzkoatik Lapurdira ezin pasa izatearen arrazoia arrazista da elkartearen hitzetan eta Frantziako estatuaren politikak bai Afrikan eta bai Euskal Herrian salatu zituzten.
Santa Elena karrikako lanak direla eta, autobus zerbitzurik gabe geratu ziren auzoan, baina udalak berrezarri egin du, "akatsa" izan dela onartuta.
2019arekin alderatuta bidaiarien %25,6ko hazkundea erregistratu dute aurtengo ekainean Hondarribiko Aireportuan.
Zazpi eguneko iraupena izan zuen jaialdiak, hilaren 4tik 10 era. Adin eta nazionalitate ezberdinak dituzten 15.000 ikusle inguru gerturatu dira 'Hondarribian Jazz' jaialdiaren 27 kontzertuetara.
43 domina eskuratu dituzte Legutioko zingiran: 23 urrezko, bi zilarrezko eta 8 brontzezko.
Lau eraso matxista salatu dituzte Euskal Herrian asteburuan. M8k "etengabeko terrorismo matxista" direla gaitzetsi du.
Itturri merkatari elkarteko gure lagunekin batera zozketa eder bat antolatu dugu.