Larreaundira itzuliko da E25 autobus zerbitzua
Santa Elena karrikako lanak direla eta, autobus zerbitzurik gabe geratu ziren auzoan, baina udalak berrezarri egin du, "akatsa" izan dela onartuta.
Larreaundiko bizilagunak kalera irten ziren atzo, E25 autobus zerbitzurik gabe geratu zirela protesta egiteko. Izan ere, uztailaren 4ean, obrak hasi ziren Santa Elena karrikan, eta horrek trafikoan ondorioak izan ditu, besteak beste, E25 autobus linearen ibilbidean, eta auzoan autobus zerbitzurik gabe geratu ziren.
Auzoan harrabotsa sortu zuen neurriak, mugikortasun arazoak dituen jende askok erabiltzen duelako E25 autobus zerbitzua. Gainera, aurrekariak izan dira autobus zerbitzuarekin, ospitaleko L3 autobus zerbitzua kendu zitzaielako bere garaian, eta beldur ziren gauza bera gertatuko ote zitzaien.
Udalak, ordea, atzera egin du, eta zerbitzua berrezarri du: “Autobusak Larreaundiko biribilgunera iritsi, bira eman eta Euskal Herria hiribidetik itzuli beharko luke, baina joan den astean ez du horrelakorik egin”. Hala, akatsa onartu, eta auzotarrei barkamena eskatu die udalak. Autobusak ez du ohiko ibilbidea egingo, baina auzotik igaroko da berriro gaurtik aurrera: “San Jose Langilea kaleko biribilgunera iritsi, eta, Euskal Herria eta Gipuzkoa hiribideetan barrena, Colon ibilbidera itzuliko da”.
Jose Antonio Santano alkateak berak barkamena eskatu die txio batean auzotarrei: “Barkatu eragozpenak. Aldaketak hasieratik hau izan behar zuen”.
La E-25 retoma mañana su recorrido por Larreaundi con giro en la glorieta de San José Obrero y vuelta por avd Euskal Herria
— Jose Antonio Santano (@jasantano) July 11, 2022
Será así hasta que las obras en la calle Sta Elena permitan el paso,en septiembre/octubre
Siento las molestias. El cambio debió ser este desde el principio pic.twitter.com/qU1Nm57hn7