'Hondarribian Jazz' jaialdia "arrakastatsua" izan da
Zazpi eguneko iraupena izan zuen jaialdiak, hilaren 4tik 10 era. Adin eta nazionalitate ezberdinak dituzten 15.000 ikusle inguru gerturatu dira 'Hondarribian Jazz' jaialdiaren 27 kontzertuetara.
Hondarribiko Udalak esan duenez, adin eta nazionalitate ezberdinak dituzten 15.000 ikusle inguru gerturatu dira ‘Hondarribian Jazz’ jaialdiaren kontzertuetara. Guztira, 27 kontzertu izan dira, 6 eszenatokietan banatuta, egun horietako bakoitzean hainbat kontzertu ikusteko aukera zegoelarik, Alde Zaharrean, bai eta Itsas Etxea Auditoriumean ere.
Joseba Cabezasek, ‘Hondarribian Jazz’-en zuzendariak jaialdiaren balorazio positiboa egin du, “ondo egindako lanaren gogobetetzearekin itxiko dugu lehen edizio hau”. Gainera, Hondarribiko Udalari, zein hondarribiarrei eskerrak eman nahi izan dizkie jasotako laguntzarengatik, bai eta bertaratu izanagatik.
Udalak adierazi duenez, ‘Hondarribia Jazz’ gobernu taldearen apustu izan da eta Maria Serranok, Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziak aurreratu du, kalitate eta ukitu desberdin batengatik nabarmentzen diren jarduerak antolatzen lagunduko duen “bideak egiten jarraitzea” dela beren asmoa. Era honetan Hondarribia udako Jazz zirkuituan sartuz.