Argazki eta kartel lehiaketa ostiralean itxiko dira
Hondarribiko jaietarako kartel eta argazki lehiaketara aurkezteko azken egunak dira hauek. Lanak aurkezteko baldintzak gogorarazi ditu udalak.
Urtero bezala, Hondarribiko Jaietako kartel ofiziala lehiaketa baten bidez aukeratzen da. Aurtengo edizioko lehiaketara lanak aurkezteko epea ostiralean amaituko da.
Baldintzak honakoak dira:
Lehiaketara edozein aurkeztu daiteke. Lanak originalak izan behar dute eta edozein teknika erabili daiteke. Neurriak 70x50zm-koak izan behar dute (era bertikalean). Informazio gehiago hemen.
Kartel lehiaketaren aldi berean argazki lehiaketa antolatzen du udalak. Aurkeztutako lan guztiak Arma Plazako Interpretazio Zentroan egongo dira ikusgai jaiak hasi baino lehen.
Baldintzak honakoak dira:
Edonor aurkeztu daiteke. Argazkiek, ezinbestean, Hondarribia behar dute kokaleku. Koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu daitezke. Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake 20x30zm-koak (markorik gabe). Argazkiak argitaratu edo saritu gabeak izan behar dute. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 400 eurokoa eta hirugarrenak 300 eurokoa.