Nagore Laffage izango dute gaur gogoan Iruñean
Lunes Lilak antolatu du omenaldia 19:00etarako eta online jarraitu ahalko da. Asun Casasolak, Laffagen amak, hiltzailearen barkamena jaso nahi duela adierazi du.
Nagore Laffage irundarra Diego Yllanesek hil zuela 14 urte beteko dira ostegun honetan, eta Lunes Lilas Nafarroak omenaldia antolatu du gaurko 19:00etan Iruñeko Loturen plazan. Zuzeneko emisio baten bidez jarraitzeko aukera zabaldu dute.
Asun Casasola, Laffagen amak El Diario Vascon adierazi duenez, Yllanesek barkamena jasotzea gustatuko litzaiokeela adierazi du. Izan ere, epaiketan eskatutako barkamena ez duela sinesten dio ” ‘Barkatu’ esan zuen herri-epaimahai bati begiratuz eta bere abokatuak hori esateko esan ziolako. Orduan, niri ez dit balio. Damututa dago harrapatu zutelako, zeren bestela… hain erraza izango litzateke barkamena eskatzea…”.
Barkamena jaso nahi duela ea berak nola jasoko lukeen jakiteko dio Casasolak. Bere alabaren hiltzaileak badakiela berarekin nola harremanetan jarri eta egin dezakeela nahi baldin badu uste du. “Gustatuko litzaidake berak telegrama bat edo gutun bat bidaltzea esanez ‘sentitzen dut zure alabari egin niona’, nik jakin dezadan nola biziko nukeen hori”.