Hondarribian eman diote hasiera 'Zero zabor uretan' kanpainari
Igandean eman zioten hasiera kanpaina honi Hondarribiko Kai Berrian. Erakusketak tailerrak, jolasak, erraldoiak, zabor bilketa eta zinema jarduerak egongo dira besteak beste.
Mater Ontzi Museoak Hondarribian eman dio hasiera Zero zabor uretan kanpainari, “zaborrik hoberena, sortzen ez dena” lelopean. Hondarribian asteazkenera bitarte izango dira eta hainbat ekimen antolatu dituzte egun hauetarako. Besteak beste, erakusketak, tailerrak, jolasak, erraldoiak, zabor bilketa edo zinema jarduerak egongo dira.
Egitaraua:
Ondoren, Euskal Herriko kostaldeko zenbait herrietara abiatuko dira. Uztailaren 6tik 9ra Getarian izango dira, 9tik 12ra Ondarroan, 12tik 15era Bermeon, 15etik 18ra Portugaleten, 18tik 21era Bilbon, 21etik 24ra Mutrikun eta 24 eta 26ean Pasaian amaituko dute ibilbidea.
Informazio gehiago eskuratzeko edo erreserbak egiteko (619814225) edo helbide elektronikoan.