Erlaitz, Xoldokogaina, Muganix eta Aiako Harria piztu dituzte herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Irungo Gure Eskuren arabera, ehunka herritarrek bat egin zuten iniziatibarekin, eta “indar handia” izan zuen: “Izugarria izan da”. Hondarribiko herritarrak Jaizkibel argiztatzera joan ziren, eta irundar gehienak Erlaitzera joan ziren, 200 inguru antolatzaileen esanetan. Xoldokogainera ere asko hurbildu ziren, eta behe lapurtarrekin batera, 150 lagun inguru bildu ziren. Gainontzeko irundarrek, berriz, inguruko beste zenbait mendira igo ziren, hala nola, Muganix, Aiako Harriak, Larrun eta Bianditz.
Bestalde, mendira igotzeko aukerarik ez zeukatenentzat, ekitaldia egin zuten Santiagoko bidegorrian (laien eskulturaren ondoko toki sinbolikoan), eta 50 lagunek inguruko tontor guztiak nola argitaztatzen zituzten ikusi zuten.
Izan ere, tontor horiek argiztatzeko parte hartzaileek argiak erabili dituzte, baina antolakuntzak ere farol berezi batzuk eraman zituen 40 kilometroko distantzian ere ikus zitezkeena. Horiek finantzatzeko lagundu duten elkarteei eskerrak eman dizkie Gure Eskuk: Antxeta Irratia, BDSKoop eta Irungo zenbait mendizale.
https://www.youtube.com/watch?v=F8jAjidoF4U