[Galeria] Prest da Alarde Parekidea
Euria ari du. Baina Irungo Alarde Parekideak berriz ere bidea egingo du hiriko kaleetatik. Irudietan, desfilearen aurreko giroa.
2019ko ekainaren 30ean atera zen azkenekoz emakume eta gizonak berdintasunean ateratzen diren Irungo alardea, Alarde Publikoa, Alarde Parekidea. Gaur berriz ere kalean festetan ere parekidetasuna aldarrikatuko dute. Eguraldi grisarekin bada ere, prest dira jada Irungo emakume eta gizonak desfilea egiteko, irribarrea aurpegian, harro, eta festarako gogoz. Urdanibia plazan biltzen ari dira auzoetako konpainiak, 10:20ak inguruan ateratzeko.
Alardearekin hasi aurretik, Txema Egigureni omenaldia egin diote Urdanibia plazan. Iaz zendu zen Egiguren, eta besteak beste, alardean emakumeek parte hartzearen alde egindako lana eskertu egin diote berdintasunean oinarrituta dagoen alardeko kideek. Ana Mari Fernandezi ere egin diote aitortza: Ama Xantalen konpainiako kapitaina izan zen, eta konpainiak gogoan izan du.
Bestalde, Alarde Parekideari harrera egiteko hainbat erakundetako ordezkariak prest dira, tartean EH Bilduko, Elkarrekin-Podemoseko, Emakundeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Arartekoaren ordezkariak daudelarik. Jose Antonio Santano alkateak alarde baztertzaileari harrera egin dio udaletxeko balkoian. Alarde Parekidea iritsi aurretik joan da irundar denen etxetik, udaletxetik.
Hemen, alardea hasi aurretiko hainbat irudi: