[Argazki galeria] 'Emakumeak alardean' oihukatu dute berriz ere
Goiz euritsua izan den arren, berriz desfilatzeko gogotsu irten dira irundarrak. Desfilea hasieratik amaiera arte osatu dute Alarde Parekideko kideek.
Alarde Parekideak bi urteko geldialdia eta gero berriz desfilatu du, eta ibilbidea hasieratik bukaerara egin dute ikusleen babes handiarekin. Udal ordezkaritzak lehen aldiz eman dio Irungo bandera Bidasoa konpainiari eta Miren Etxebeste, Berdintasun zinegotzia izan da arduraduna.