Jai zoriontsuak opa dizkie irundarrei EAJk
Aniztasun funtzionala duten pertsonak izan ditu gogoan aurtengo jaiei begira, Aspacek egindako agurraren ondoren.
EAJk San Pedro eta San Martzial jai zoriotsuak opa dizkie irundarrei. Festak bi urte luzez itxaron behar izan dituztela esan du, eta “gogoz” eta “desiratzen” zirela herritarrak.
Bestalde, aniztasun funtzionala duten pertsonak izan ditu gogoan talde jeltzaleak. Izan ere, aurten, Aspace Gipuzkoako elkarteak egin baitzuen jaien agurra. Paralisia eta antzeko alterazioak dituzten pertsonekin lan egiten dutela gogorarazi du, baita horien familiekin ere, “bizi kalitatea hobetuz”. Ildo horretatik, Xabier Iridoy bozeramaileak hiria “pertsona guztientzat egokitzen” jarraitzearen garrantzia nabarmendu du, “pertsona guztiek aukera berdintasuna izan dezaten”.
Jaiek lagunen artean, senideen artean eta herritar guztien artean ondo pasatzek oeta gozatzeko gunea izan behar dutela adierazi du, eta kaleak, “sentimenduz, alaitasunez eta emozioz” betetzea espero dutela: “Bizi dezagun jaia pozez, emozioz, errespetuz eta ondo pasatzeko gogoa nagusitu dadila”.