[Galeria] Kuadrillek txiki utzi dute Ficoba
1.700dik gora lagun bildu dira Betti Gotti elkarteak antolatutako Koadrillen Egunean. Gauera bitarte festa izango da nagusi erakustazokan.
Txiki geratu zaie Ficoba Irungo kuadrillei, 1.700dik gora lagun bildu dira Betti Gotti elkarteak antolatutako Koadrillen Egunean. Goizetik festa izan da nagusi Irungo kaleetan, eta gauera bitarte, Ficoba izango da agertoki nagusia. Gozategik dantzan jarriko ditu gazteak, ondoren DJ Balber-ek, eta azkenik, 20:30ean, Matraka Elektrotxarangak. Azken hauekin batera abiatuko dira gauean hiriko erdigunera, kalejiran.
HITZA gaurko bazkarian izan da, eta hainbat irudi bildu ditu, ondorengoak: