San Joan bezperako ohiko jarduerak bueltan dira

Urtero bezala Benta Zaharrean 20:00etan hasiko dira jarduerak: musika kontzertua, traineruen aurkezpena, aurreskua eta San Joan sua.

Bi urteren ondoren bueltan dira ohiko San Joan sua bezperan egiten diren ekitaldiak. Urtero bezala Benta Zaharrean 20:00etan hasiko dira.

Egitaraua

  • Kalean Zehar (19:30): Hondarribia Hiria Musika Bandaren San Joan Zortzikoa.
  • Benta Zaharrean (20:00): Hondarribia Hiria Musika Bandaren saioa.
  • Benta Zaharreko plaza txikian (20:15): Hondarribia Arraun Elkartearen hiru ontzien aurkezpena eta traineru berriaren bedeinkapena.
  • Benta Zaharrean (20:45): Meakako Adixkideak Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko du.

Horren guztiaren ondoren San Joan sua puztuko dute. Arratsaldean zehar, Benta eremuan jan eta edateko bertako produktuak eskainiko dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.