"Hondarribian Jazz" jaialdiaren harira udal oposizioaren erantzuna
Mota honetako jaialdi batek interesa izan dezakeela uste badute ere, formak kritikatu dizkiote EAJri.
Astelehenean, udalak, ‘Hondarribian Jazz’ nazioarteko jazz jaialdia aurkeztu zuen. Horren harira, oposizioko udal taldeek, Abotsanitzek, PSE-EEk eta EH Bilduk, ekimen hau aurrera eramateko formak kritikatu dituzte.
Musika jaialdi hau interesgarria izan daitekeela uste badute ere, proiektua “beste behin” prentsaren bitartez ezagutu dutela adierazi dute. Bestalde, Batzorde Informatiboak udalbatzan jorratuko dituzten diktamenez gain, oposizio zein herritarrei gobernuak dituen asmoez informatzeko erabili behar direla, baina horretarako “inongo borondaterik” ez dutela salatu dute. Gainera, honako eginkizunak toki araubidearen oinarrizko legean araututa daudela azaldu dute.
Plangintza “aldakorra” izan daitekeela onartu dute, baina gutxieneko batzuk eskatu dituzte. Horrengatik guztiagatik, EAJri jaialdi honen inguruko informazioa eman dezatela eskatu dute.