Elkarteek jaietarako jarduerak proposatu ditzakete
Proposamenak BAZen aurkeztu behar dira eta eskabide orriez gain, jarduerak dituen behar tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dira.
Hondarribiko udalean, dagoeneko, jaietako egitaraua prestatzen ari dira eta urtero bezala, kultur zein kirol elkarteen proposamenak jasoko dituzte. Epea zabalik dago eta hilaren 30a bitarte egin ahalko da.
Juan Luis Silanes Kultur zinegotziak azaldu duenez, helburua elkarteek “jaien antolaketan parte hartzea” da. Proposamenak BAZen aurkeztu behar dira. Eskabide orriez gain, jarduerak dituen behar tekniko eta ekonomikoak ere aurkeztu beharko dira. Jarduera guztiak jaso ondoren, aztertu eta elkarte interesdunekin bilera egingo dutela aurreratu dute.