KAE 1eko lehen estropadan, Hondarribia hirugarren
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian hirugarren sailkatu da, Pasaian, 'Ama Guadalupekoa'.
ETE eta KAE Ligei hasiera eman zien atzo, igandearekin, Pasaiako badian lehiaturiko estropadak. Gizonak Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian uretaratu ziren, Oarso Bidasoko traineruak gorenean ibili zirelarik. Arkoteren atzetik, bigarren sailkatu zen Sanpedrotarra, hirugarren Hondarribia eta jarraian San Juan.
Hondarribia hirugarren txandan atera zen, eta gogor, gainera, lehien bi ziabogak sanpedrotarrek baino bizkorrago osatu baitzituen. Azkenean egon zen gakoa, etxekoek segundo bateko aldea atera baitzieten hor berdeei, 21:01,57eko denborarekin bukatu zuelarik Ama Guadalupekoak, eta 20:59,14 zifrekin, aldiz, Libiak. Erreka ontzia horien jarraian sailkatu zen, 21:01,69 denborarekin.
Esandakoarekin, horrela da, gaur-gaurkoz, sailkapen orokorra:
- 1º ARKOTE SEGUROS BILBAO 20:57,58. / 12 puntu.
- 2º SANPEDROTARRA 20:59,14. / 11 puntu.
- 3º MATRIX HONDARRIBIA 21:01,57. / 10 puntu.
- 4º SAN JUAN 21:01,69. / 9 puntu.
- 5º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:03,35. / 8 puntu.
- 6º DEUSTO BILBAO 21:11,15. / 7 puntu.
- 7º S.D.R. PEDREÑA 21:11,31. / 6 puntu.
- 8º CASTRO MARINERA 21:13,47. / 5 puntu.
- 9º CAMARGO CUEVA EL PENDO 21:16,44. / 4 puntu.
- 10º DELTECO ZUMAIA 21:16,90. / 3 puntu.
- 11º ORIO ORIALKI 21:30,38. / 2 puntu.
- 12º BUSTURIALDEA 21:38,07. / 1 puntu.