GEPEk autobusetatik jaisteko dituzten arazoak salatu ditu

Maniobra egoki batzuk eginda konpon daitekeela arazoa argi dute eta neurri horiek hartzea exijitu dute.

Irunbus Irunbuseko autobus bat Fermin Calbeton geltokian.

Gipuzkoako Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak adineko askok Irunbus eta Lurraldebus autobusetatik jaisteko dituzten zailtasunak salatu dituzte.

Geltokira iristean autobus askok aurreko aldea espaloira gerturatzen dutela diote, baina erdiko eta atzeko aldea espaloitik urrun geratzen direla diote. Era horretan, mugikortasun arazoak dituztenek zailtasunak topatzen dituzte garraiobide horretatik ateratzeko.

Elkarteak dio ez dakitela zeintzuk diren autobus osoa espaloira ez gerturatzeko arrazoiak baina argi dute maniobra hori eginda bermatzen dela autobusetik jaisteko modu segurua, “batez ere adinekoei eta mugikortasun arazoak dituztenei”.

Arazo horiek edukitzea ez dela onargarria diote eta aipatutako autobus konpainiei geltokietan aparkatzeko neurri seguruak hartzea jakinaraztea eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.